Astelehenean osatuko dute
Fernandezek Kutxabankeko Kontseiluaren 'profesionaltasuna' babestu du
Erredakzioa
BBK-ko arduradun nagusiaren esanetan, zuzendaritza organoak "ez du behin-behineko izaerarik" eta lau urte iraungo ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mario Fernandez BBK-ko presidentea eta Kutxabankekoa izateko hautagai nagusiak banku berriaren Administrazio Kontseiluako kideen "izaera profesionala" defensatu du.
Fernandezen hitzetan, egindako hautaketarekin "gustura eta lasai" daude eta Kutxabankeko zuzendaritza-organoak "behin behineko izaerarik ez duela" azpimarratu du. Estatutuei jarraituz, lau urte iraungo ditu zuzendaritza berriak.
Mario Fernandez (BBK), Xabier Iturbe (Kutxa) eta Carlos Zapatero (Vital) hiru euskal kutxen presidenteek prentsaurrekoa eman dute Bilbon Kutxabankeko Kontseiluaren osaketa-prozesuaren nondik norakoak azaltzeko. Kontseiluak 15 kide izango ditu; 10 EAJk aukeratutakoak, lau PPk aukeratutakoak eta hamabosgarrena Zapatero Vitaleko presidentea izango da.
Horrekin batera, Mario Fernandezek banku berriaren epe laburreko zenbait erronka aipatu ditu, nagusiena, proiektua finkatzea, baina "hazteko aukerak alde batera utzi gabe".