Zaldibarreko zabortegia
Joaquin Beltranen hileta-elizkizuna datorren ostegunean izango da, Zallan
eitb media
19:00etan egingo dute, Bizkaiko udalerriko San Miguel elizan, bilaketa-lanek huts egin ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joaquin Beltranen familiak Zaldibarko zabortegian hildako langilearen omenezko hileta-elizkizuna egingo du datorren ostegunean, maiatzaren 20an, Zallako (Bizkaia) San Miguel elizan.
Sendiak bilaketa-lanak amaitu izanaren kolpea jaso du gaur, eta EITB Mediari helarazi dio orain gertatutakoa gainditzen saiatzen ari direla.
Horixe da azaldu duten bakarra, ez baitute uneotan baloraziorik eta bestela erreakziorik plazaratu nahi. Horren ordez, Joaquin Beltranen agurra prestatzen ari dira.
Izan ere, azkenean ez dute lortu helburua betetzea, "zabortegira lore sortarik ez eramatea", hasieratik bilaketa-lanetan koordinazio falta egon dela sakatu duten prozesuaren ostean.