Itxi

Familientzako diru-laguntzak

Nork eska dezake Eusko Jaurlaritzaren kontziliaziorako laguntzaren bat?

Berezi Fernandez | EITB Media

Leer en Castellano

Ohiko diru-laguntzez gain, covid-19aren krisiaren eragina pairatu duten familientzako partida berezia eskainiko du aurten Eusko Jaurlaritzak.

Haur bat eta bi heldu, eskutik helduta. Argazkia: Pixabay

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak laguntza ekonomikoen zenbait lerro eskaintzen dizkie langileei, haien familien zaintza eta lan-jarduera bateragarri egiten laguntzeko.

Ohiko diru-laguntzez gain, aurten gehiago eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak, covid-19aren krisiak eragindako familiei bultzada emateko.

Ohiko laguntzak

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak honako hauek dira eta urteko edozein unetan eska daitezke:

-Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa txikia duten langileentzako laguntzak.

-Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileentzako laguntzak.

-Hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

-Lan-eszedentzian dauden langileentzako laguntzak, gurasoek urtebetetik beherako adingabea jaio eta zaintzeagatik jasotzen dituzten ordaindutakoaren araberako prestazioen aldiak parekatzeko.

-Eszedentzian dauden guraso bakarrak diren langileentzako laguntzak, umearen bizitzako lehen urtean zaintzeko. 

Aparteko laguntzak

-Alarma-egoeran, 2020ko martxoa eta ekaina bitartean, lanaldi-murrizketa luzatzera edo senitartekoak zaintzeko eszedentzia eskatzera behartuta egon ziren familientzako laguntzak (eskola-jarduera ixteagatik, mendekotasuna duten pertsonak artatzeko zentroengatik, edo gaixo edo kutsatuta dauden pertsonak zaintzeagatik). Atzeraeraginez eska daiteke 2021eko ekainaren 21era arte.

-2020-2021 ikasturtean seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatu behar izan duten familientzako laguntzak, covid-19ari eusteko neurriek sortutako kontziliazio-zailtasunengatik (mugikortasuna mugatzea, eskolaz kanpoko jardueren eskaintza ez egotea edo murriztea, jantoki-zerbitzurik ez izatea, iraupen txikiagoko eskola-egunak, etab). 2021eko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean eska daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Familien eta Haurren Zuzendaritzaren webgunea kontsultatu daiteke edo 012 telefonora deitu.

1:50

2020ko laguntzak eta sexu arrakala

2020an, 14.242 lagunek jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren kontziliaziorako laguntzaren bat. Horien artean, 12.324 emakumezkoak dira (% 87) eta 1.918, gizonezkoak (% 13).

Hurrengo grafikoan ikus daitekeenez, haurren zaintzarekin lotutako diru-laguntzen eskaeran ere esanguratsua da arrakala; izan ere, 11.369 dira emakumezkoak eta 1.358, gizonezkoak.

Bideoak (1)