Itxi

Krisi ekonomikoa

Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarriko ditu ostegunean

Erredakzioa

Ogasun ministroak azaldu duenez, Espainiako Gobernua defizit publikoaren "zauria ixteko" premiazko neurri ekonomiko berriak ari da prestatzen. Montorok ez ditu hauen nondik norakoak aurreratu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak astelehen honetan azaldu duenez, defizit publikoaren "zauria ixteko" premiazko neurri ekonomiko berriak prestatzen dabil Espainiako Gobernua, datorren osteguneko Ministroen Kontseilura eramateko asmoz. Hala ere, momentuz Montorok ez ditu hauen nondik norakoak aurreratu.

Bere saileko Estatuko hiru idazkariek kargu berriaz jabetzeko ekitaldia bitartean Montorok azaldu duenez, Espainian "erabakiak hartzeko gai den Gobernu bat" dagoela erakutsiko diete neurri hauek "nazioarteko bazkideei eta gainontzeko Europako herrialdeei".

Azken Ministroen Kontseiluan adostutako zerga igoerari dagokionez Montorok aitortu duenez, erabaki zaila baina beharrezkoa izan da hazkunde ekonomikoa sustatzeko, enplegua sortzeko, zerbitzu publikoak finantzatzeko eta lurralde batasuna mantentzeko.

Zergak igota esfortzu "proportzionala eta aldi baterakoa" ari zaizkie eskatzen herritarrei. "Zaila baina posiblea izango da", azpimarratu du.

Langile publikoen soldatetan egindako murrizketari dagokionez, langileria publiko eraginkorra behar da, zerbitzu publikoen bitartez, herritarren "beharrei" benetan erantzuna emateko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)