Itxi

Espainiako Estatua

Argindarraren prezioak goia jo du

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Maiatzean, batez beste, 67,12 euroan ordaindu zen megawatt-ordua (MWh), apirilean baino % 3,12 garestiago, eta azken bost urtean baino % 70 gehiago.

Argindar zenbagailua. Argazkia: Pixabay

Handizkako merkatuko elektrizitatearen batez besteko prezioa 67,12 eurokoa izan zen megawatt-orduarentzat (MWh), apirilean baino % 3,12 gehiago, eta azken bost urteetako maiatzeko batezbestekoa baino % 70 garestiago. Hau da, erregistroak daudenetik izan duen prezio garestienera iritsi da.

Ziklo konbinatuetan argindarra sortzeko erabiltzen den gasaren prezioaren gorakadak, bide-sarien garestitzeak, tarifa berriaren potentziaren murrizketek eta sistemaren kostu batzuen beherakadak eragin omen dute prezioaren gorakada, ASE energia aholkulari taldearen arabera.

Urte arteko datuari begiratuta, iazko maiatzaren aldean, elektrizitatearen gorakada % 216koa izan da.

Energia berriztagarriak 2021ean % 21,5 hazi eta Espainiako Estatuan ekoizten denaren % 55era iritsi diren arren, horiek izaten dituzten gorabeherek beharrezko egiten dute gas ziklo konbinatua erabiltzea, eta, ondorioz, garestiagoa da.