Manifestazioa
Langile publikoak kaleetara atera dira EAEn, behin-behinekotasuna salatzeko
EITB Media | Agentziak
Ehunka langilek "zerbitzu publikoak suntsitzea" eteteko eskatu die agintariei eta erakundeei.
Sektore publikoko ehunka langile bildu dira larunbatean EAEko hiru hiriburuetan, 60 0000 lanpostutan sufritzen ari diren "behin-behinekotasunaren gaitza" salatu, eta Eusko Jaurlaritzari lanpostuak sortzeko eta mantentzeko eskatuz.
ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian manifestatau dira, "Zerbitzu Publikoen alde, enplegu publikoa kontsolidatu!" lelopean.
Bilbon, Arriaga Plazatik abiatu da protesta. Bertan, Loli Garcia CCOO Euskadiko idazkari nagusiak, beste sindikatuetako ordezkariekin batera, Euskal Herriko behin-behinekotasun tasa "Estatuko eta Europako altuena" dela salatu du.
Zerbitzu Publikoen Alde
— CCOO de Euskadi #EgurreCCOO #ActuarParaAvanzar (@CCOOeuskadi) June 5, 2021
¿ Enplegua Sortu eta Kontsolidatu
¿¿ Enplegu publikoa, eskubidea da!
¿¿ Zerbitzu publikoa, indartu!!
Presentes en la manifestación en defensa de los servicios públicos pic.twitter.com/VZMIE8alFl
ELA sindikatutik, Igor Izagirrek erakundeei eta agintariei eskatu die "zerbitzu publikoak suntsitzea" eteteko, eta "behin-behinekotasuna sufritzen duten 60.000 langileen lanpostuak" bermatzeko.
Egoera "dramatikoa" dela azaldu du Izagirrek; izan ere, Eusko Jaurlaritza "herrialde honetako Aldi Baterako Lan Enpresarik handiena" dela esan du, eta egoera "jasanezina" dela azpimarratu. Ildo beretik, Bizkaiko erresidentzietako langileen egoera salatu du: 130 zahar etxe daude, horietatik dozena bat soilik dira Udalarenak, eta % 75eko behin-behinekotasun tasa dute orotara.
¿¿¿ #KontsolidazioaOrain Milaka lagunek enplegu publikoaren kontsolidazioa exigitu dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian pic.twitter.com/FHe0EJ2ccw
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) June 5, 2021
Gainera, sukaldaritzaren eta garbiketaren sektorearen % 90a pribatizatuta dagoela salatu du, "Eusko Jaurlaritzak eta alderdi politikoek egoera aldatzeko asmorik" ez dutela nabarmenduz.
Beste alde batetik, apirileko grebaz aritu da Izagirre, baita Jaurlaritzaren eta Eudelen interes falta deitoratu ere. "Egoera aldatu arte ez dugu etsiko, grebekin eta mobilizazioekin jarraituko dugu. Zerbitzu publikoen alde egin behar dute, lanpostuak sortu eta mantendu", adierazi du ELAren ordezkariak.
Azkenik, Gorka Berasategik, LABeko bozeramalea, salatu du aldi baterako langileek urteak daramatzatela "zerbitzu publikoak aurrera ateratzen", Eusko Jaurlaritzaren irtenbiderik gabe. "Tamalgarria da Exekutiboaren eta Eudelen jarrera", esan du, eta negoziazio mahaietan "berme guztiekin egindako prozesua" ahalbidetuko duen planteamendua falta dela azpimarratuz.
Zerbitzu Publikoetako federazioko idazkari Gorka Berasategik hartu du hitza Bilbon, manifestazioaren hasieran: "Egoera salatzeko eta konponbideak eskatzeko irten gara kalera" #SortuEtaEgonkortu
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) June 5, 2021
Sindikatuon ohar bateratua
¿¿¿ pic.twitter.com/9XmVBySfpX