Itxi

EITB DATA

EITB DATA: Zer da KKI edo Kontsumitzaileen Konfiantza Indizea?

o.p. | eitb media

Leer en Castellano

KKIa -100 eta 100 arteko zifra bat da, pertsonek lau aldagairen gainean duten itxaropena islatzen duena: ekonomia orokorra, langabezia, etxeko ekonomia eta aurrezte gaitasuna.

KKIak kontsumo eta aurrezte joerak aurreikustea ahalbidetzen du. Argazkia: EFE

Kontsumitzaileen Konfiantza Indizea edo KKIa, herritar helduek lau arlo jakinen inguruan dituzten itxaropenak islatzen dituen adierazle bat da, aldagai horiek honakoak dira: ekonomia orokorra, langabezia, etxeko ekonomia eta aurrezteko gaitasuna. Arlo horietan izango duten itxaropenaren arabera, kontsumo, aurrezte eta inbertsio joerak aurreikusten dira, eta beraz, baliogarria da epe laburreko jokabideen adierazle gisa.

Konfiantza gora badoa, kontsumitzaileek gehiago gastatuko dute eta gutxiago aurreztu, eta beherantz egiten badu, gutxiago gastatuko dute eta gehiago aurreztuko.

Kontsumitzaileen Konfiantza Indizea zifra batez adierazten da, -100etik 100era doana; -100 hobetzeko itxaropenik eza litzateke, eta 100, berriz, egoera hobetzeko itxaropen guztizkoaren adierazlea.

Albisteak (1)