Itxi

Koronabirusa

Bruselak oniritzia eman dio Espainiaren suspertze planari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiak 69.500 milioi euro jasoko ditu hurrengo bost urteetan. Sanchezek Presidenteen Konferentzia deituko du uztailean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Europako Batzordeak babesa eman dio Espainiaren ekonomia suspertzeko planari eta, horrela, lehen pausoa eman du bost urtean herrialdeari 69.500 milioi euro emateko.

Bruselatik azaldu dutenez, Espainiako Gobernuaren planak bete egiten ditu funtsak jaso ahal izateko Europak ezarritako baldintzak.

Era berean, Espainiak proposatutako inbertsioa eta erreformak herrialdearen "erronka estrukturalei" heltzeko egokiak direla uste du Batzordeak.

Orain, Europako Kontseiluak onartu beharko du plana, lau asteko epean.

Uztailean bertan, Espainiako Estatuak 9.000 milioi euro jasoko ditu eta, ondoren, Europako Batzordeak betetako helburuaren arabera baimenduko ditu hurrengo diru-partidak.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du uztailean Presidenteen Konferentzia deituko duela, ekonomia suspertzeko plana aztertzeko.

Horren esanetan, erkidegoetako presidenteak eta alkateak ere izango dira plan horretako "protagonistak", susperraldi ekonomikoa "denon ardura" baita. "Herrialde-misioa" da, nabarmendu du.

Bideoak (1)