Itxi

Diru falta

De Guindosek dio Gobernuak ez diela erkidegoei 'porrot egiten utziko'

Erredakzioa

Hala ere, Ekonomia ministroak berretsi du oso garrantzitsua dela erkidegoek hersturaz jokatzea.

Erkidegoek hersturaz jokatzearen garrantziaz ohartarazi du De Guindosek. Argazkia: Efe

Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak esan du Gobernuak ez diela erkidegoei “porrot egiten utziko” likidezia faltagatik, baina hersturaz jokatzearen garrantziaz ohartarazi die.

Roman Escolano Kreditu Ofizialaren Institutuko presidentearen kargu-hartze ekitaldian De Guindosek azaldu duenez, gaur arratsaldeko Fiskalitate eta Finantza Politikaren Kontseiluak ezarriko ditu “arauak eta ekintzak” erkidegoek hersturaz joka dezaten “berandu baino lehen”.

Bestalde, Kreditu Ofizialaren Institutuak kreditua berrezartzeko eta enpresa ertain eta txikiei laguntzeko egin dezakeen lan garrantzitsua azpimarratu du.

“Asko egin dezake eta datozen asteetan ikusiko dugu”, adierazi du De Guindosek.