Itxi

Harreman ekonomikoak

Bizkaiko Foru Aldundia: 'Kupoa Estatuarekin adostu behar da'

Erredakzioa

Juan Maria Aburtoren hitzetan, Kupoaren Legeari Estatuarekin "alde biko harremanean" heldu behar zaio, "parekotik parekora".

Juan Mari Aburto. Argazkia: Efe.

Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak azpimarratu duenez, Kupoaren Legeari Estatuarekin "alde biko harremanean" heldu behar zaio, "parekotik parekora", eta ez Fiskalitate eta Finantza Politikaren Kontseiluan.

Horrela mintzatu da Aburto Diputatuen Kontseiluaren ondorengo asteroko prentsaurrekoan, Fiskalitate eta Finantza Politikaren Kontseiluak gaurko aurreikusita zuen bileraren harira.

Aburtoren hitzetan, Estatuarekin duten alde biko harreman horretan oinarritu behar da Kupoaren Lege berria.

Ildo horretan, Aburtok esan du ez duela ulertzen, zenbait hedabidek esan duten moduan, Ogasun sailburua Zerga eta Finantza Politikako Kontseilura joatea Estatuaren eta erkidegoaren artean "parekotik parekora" jorratu behar den gaia eztabaidatzeko.