Gardentasun Legea
Aurrekontuak ez betetzeak erantzukizun penalak ekarriko ditu
Erredakzioa
Ogasun ministroak iragarri du Gobernuak legea erreformatuko duela, kudeatzaile publikoei erantzukizun penalak exijitu ahal izateko.
Cristobal Montoro Ogasun ministroak iragarri du Espainiako Gobernuak legea erreformatuko duela, aurrekontuak betetzen ez dituzten kudeatzaile publikoei, politikariak izan edo ez izan, erantzukizun penalak eskatzeko.
"Gobernuak Gardentasun Legea sortuko du, kudeatzaile publikoei erantzukizun penalak exijitzeko", esan du Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean.
Ministroak azaldu du kudeatzaile publiko batek ezin duela gastatu "aurrekontuek jarritako mugak baino gehiago", hori egitea kontu publikoak faltsutzea baita.
Halaber, gogorarazi du kudeatzaile pribatuek erantzukizun penalei aurre egin behar dietela jada euren enpresen kontuak faltsutzen badituzte.
"Fakturak kajoian gordetzea, gardentasun eza eta ordaindu ezin daitezkeen zorrak pilatzea ez da zuzena", egun hori da Espainiak duen arazo nagusietako bat, adierazi du Ogasun ministroak.
Administrazio Publikoek hornitzaileei ordaindu ahal izateko martxan jarriko den Kreditu Ofizialeko Insititutuaren kredituaz, berriz, Montorok adierazi du helburua "pare bat hilabetetan" martxan egotea dela.