Itxi

Krisia

Nafarroako Volkswagenek beste aldi baterako lan erregulazio bat onartu du

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Aurtengo bigarren seihilekoan egongo da indarrean, abenduaren 31 arte.

Nafarroako Volkswagenen ekoizpena. Argazkia: EiTB

Nafarroako Volkswagenek eta enpresako gehiengo sindikalak (UGTk, CCOOk eta CCPk, langile batzordearen % 72,4ak) beste aldi baterako lan erregulazio txosten bat aplikatzea adostu dute, antolakuntza eta ekoizpen arrazoiengatik.

2021eko bigarren seihilekoan egongo da txostena indarrean, lehenengo seihilekoko txostena amaitu ostean, abenduaren 31 arte, eta baldintzak 2018ko abuztuaren 29an adostutakoak izango dira, enpresak jakinarazi duenez.

Txostenean azaldu dute arrazoiak "covid-19tik eratorriak" direla: ekoizpen programa falta, osagai gabezia eta hiru modeloen ekoizpenagatik sortu daitezkeenak.

Albisteak (2)