Kargatzen...
Itxi

Gasteiz

Mercedesek astelehenean ekingo dio lanari, erregulazio espedientea baztertu gabe

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Enpresa erabarreko zuzendaritzak jakitera eman du ez duela baztertzen lan erregulazio espedientea ezartzea, horniketa arazoak tarteko.

Mercedeseko langileak. Argazkia: EITB Media

Datorren astelehenean, ekainak 28, Gasteizko Mercedes-Benzen lantegiak lanari ekingo dio. Bost egun eman ditu itxita enpresak, furgonetak egiteko osagai elektronikoak falta zirelako. Multinazional alemaniarrak gaur iragarri sindikatuei irekieraren berria.

Hala ere, enpresak adierazi du osagai elektronikoen falta arazo bat dela, eta egoera kritikoa dela horniketa katean. Horrela, lantegi arabarreko zuzendaritzak proposamen berriak aztertzeko epea ireki du, eta enplegu erregulazio espedientea neurri horien artean dago.

Geldialdiaren ostean, zuzendaritzak bost egun ditu erabaki bat hartzeko. Ekoizpena gelditu edo, hornidura arazoekin bada ere, lanari ekingo dioten erabaki beharko dute.

Albisteak (2)