Itxi

ARGINDARRAREN FAKTURA

Argindarraren prezioak goia jo du ekainean: 82,93 euro/MWh

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

OCU kontsumitzaileen elkartearen arabera, elektrizitatearen prezioa % 16 igo da maiatzekoarekin alderatuta. Aurreko marka historikoa 2017ko urtarrilekoa zen: 71,49 euro/MWh.

Bonbilla bat piztuta. Egile eskubiderik gabeko argazkia

Gaur amaituko den ekaina inoizko hilabeterik garestiena izan da argindarraren prezioari dagokionez. Handizkako merkatuan megawatt-ordua 82,93 euro ordaindu zen batez beste. Aurreko errekor historikoa 2017ko urtarrilekoa zen. Orduan, megawatt-orduak 71,49 euroko prezioa izan zuen, batez beste.

Maiatzeko datuekin alderatuta, elektrizitatearen prezioa % 16 igo da ekainean, OCU kontsumitzaileen elkartearen arabera. 2020ko ekainetik 2021eko ekainera laukoiztu egin da (% 270). Batez beste, megawatt-ordua 30,62 euro ordaindu zen orduan. Iaz, ekainaren 20ra arte, alarma-egoera indarrean egon zen Espainian, eta horrek jarduera ekonomikoa geldiarazi eta handizkako merkatuan prezioak jaitsarazi zituen.

OCU kontsumitzaileen elkarteak egindako aurreikuspenaren arabera, 4,6 kW-eko potentzia eta 292 kWh-ko kontsumoa duten etxebizitzen batez besteko faktura 69,3 eurokoa izango da ekainean.

Horren aurrean, argindarraren BEZa % 21etik % 10era jaitsi du Espainiako Gobernuak. Hori egin ezean, batez besteko faktura 76,3 eurokoa izango zela kalkulatu dute OCUko adituek.

Albisteak (2)