Kargatzen...
Itxi

Zerga-sistema

Multinazionalei zuzendutako zerga-sistema adosteko urratsa eman du G20k

EFE

Leer en Castellano

Munduko agintariek itun politiko bat egin nahi dute konpainia handiek zergak ez ordaintzeko aukerarik izan ez dezaten eta beren irabaziak paradisu fiskaletara eraman ez ditzaten. Gutxiengo zerga zenbatekoa izango den eztabaidatu behar dute orain.

G20ren goi-bilera Venezian. Argazkia: EFE

G20ko Finantza ministroak eta banku zentralak bi eguneko goi-bilera egiten ari dira Venezian, multinazionalei ezarri beharreko zerga-sistema berriaren harira akordio bat lortzeko asmoz.

Joan den uztailaren 1ean, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak adostu zuen zerga-sistemak bi oinarri ditu: alde batetik, irabaziei lotutako tasa bat ezarri nahi dute, jarduten duten herrialde guztietan zergak ordaindu ditzaten, egoitza fisikorik izan ez arren; eta bestetik, sozietateen gaineko gutxiengo zerga % 15ekoa izatea erabaki zuten, 750 milioi eurotik gorako fakturazioa duten enpresen kasuan.   

"Frantziako Gobernuak lan handia egin du lau urteotan akordio hau egiteko eta orain itun hori G20ren baitan adosteko aukera dugu", Bruno Le Maire Finantza ministro frantziarrak.  

Nadia Calviño Ekonomia Gaietarako ministro espainiarrak adierazi du akordioa larunbat honetan itxiko dutela espero duela.

Zein izango da multinazionaleko ordainduko beharko duten zerga minimoa? Hor dago eztabaidaren gakoa orain. Ameriketako Estatu Batuak, Argentina edota Frantziak indarra egiten ari dira % 15etik gora kokatzeko zenbateko hori.  

"G7ren bileran, sozietateen gaineko zerga minimoa % 15ekoa izatea onartu genuen, baina % 15etik gora egon beharko litzatekeela uste dugu eta hori da hemen defendatuko dugun aukera", azpimarratu du Le Mairek.

Munduko agintariek itun politiko bat egin nahi dute konpainia handiek zergak ez ordaintzeko aukerarik izan ez dezaten eta beren irabaziak paradisu fiskaletara eraman ez ditzaten.

Edonola ere, litekeena da portzentaje horri buruzko eztabaida hilabeteetan luzatzea eta erabaki definitiboa urrian Erroman egingo duten goi-bileran hartzea.

Albisteak (2)