Itxi

Nazioarteko Diru Funtsa

Espainiak EBren defizit-muga beteko duela bermatu du Rajoyk

Erredakzioa

''Badakigu gauzak gaizki daudela. Ez dugu behar Nazioarteko Diru Funtsak gogoraraztea'', esan du Rajoyk. ''Bizitasunez eta kemenaz lan egiteko pizgarri dira aurreikuspen txarrak'', gaineratu du.

Espainiak EBren defizit-muga beteko duela bermatu du Rajoyk. Argazkia: EFE

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen esanetan ''bizitasunez eta kemenaz lan egiteko pizgarri'' dira Nazioarteko Diru Funtsak Espainiako ekonomiaren inguruan astearte honetan kaleratutako datuak. Horien arabera, 2013ra arte atzeraldian jarraituko du Espainiak, eta defizita % 6an egongo da.

''Badakigu gauzak gaizki daudela. Ez dugu behar Nazioarteko Diru Funtsak gogoraraztea'', esan du Rajoyk. ''Egin dezake, egin duen moduan, eta niretzat pizgarri bat da'', gaineratu du. Edonola ere, Espainiak EBren defizit-muga beteko duela bermatu du Rajoyk, eta egun % 4,4koa dela gogoratu presidenteak.

Aurreikuspenak beti eztabaidagarriak direla esan ondoren, Gobernuak egin duen 15.000 milioiko lehen doitze plana gogoratu du Rajoyk, eta Estatuko Aurrekontu Orokorretan ere gastuak murriztuko dira iragarri du.

Erreformen inguruan ere aritu da Rajoy, eta lan erreforma, finantza sistemaren erreforma, energia sistemaren erreforma eta ekintzaileei laguntza emateko erreforma aipatu ditu.

"Gastua murriztuko dugu berriz, baina ekonomiaren hazkundea bultzatzeko politiken eskutik. Horregatik dira garrantzitsuak erreformak', gaineratu du.

Albisteak (2)