Itxi

Jantzien epaiketan, errugabe

Cospedal: 'Nork ezarriko die berriz ohorea Campsi eta Costari?'

Erredakzioa

Fabrarentzat 'amesgaizto baten bukaera' da epaia, eta PSOErentzat, aldiz, ' icebergaren tontorra baino ez, Gürtel ustelkeria auzi erraldoian eta PPren ustezko finantzaketa irregularrean'.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak poztasunez hartu du epaimahaiak Camps eta Costa errugabe jo izana, eta galdera bat luzatu du: 'Nork ezarriko die berriz ohorea Campsi eta Costari?' Biei epaiketa berezi eta paraleloa egin zaiela esan du Cospedalek. ''Batzuek, PSOEk bereziki, barkamena eskatu eta gogoeta egin beharko lukete'', esan du PPko idazkari nagusiak.

Alberto Fabra Generalitateko presidenteak ere pozez hartu du epaia, eta gaurkoa 'amesgaizto baten bukaera' dela ere esan du. ''Valentziako Erkidegoaren eta bere instituzioen irudia larriki zauritu duen amesgaiztoa izan da hau'', gaineratu du.

PSOEk epaimahaiaren erabakiari errespetua agertu dio, baina, aldiberean, Campsen ''erantzukizun politikoa'' ere narbarmendu dute. Inmaculada Rodriguez-Piñero PSOEren ekonomia bozeramaile eta Valentziako Diputatuak esan du 'Gürtel ustelkeria auzi erraldoian eta PPren ustezko finantzaketa irregularrean icebergaren tontorra' baino ez dela kasu hau.

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak poztasunez hartu du epaimahaiak Camps eta Costa errugabe jo izana, eta galdera bat luzatu du: 'Nork ezarriko die berriz ohorea Campsi eta Costari?' Biei epaiketa berezi eta paraleloa egin zaiela esan du Cospedalek. ''Batzuek, PSOEk bereziki, barkamena eskatu eta gogoeta egin beharko lukete'', esan du PPko idazkari nagusiak.Alberto Fabra Generalitateko presidenteak ere pozez hartu du epaia, eta gaurkoa 'amesgaizto baten bukaera' dela ere esan du. ''Valentziako Erkidegoaren eta bere instituzioen irudia larriki zauritu duen amesgaiztoa izan da hau'', gaineratu du.PSOEk epaimahaiaren erabakiari errespetua agertu dio, baina, aldiberean, Campsen ''erantzukizun politikoa'' ere narbarmendu dute. Inmaculada Rodriguez-Piñero PSOEren ekonomia bozeramaile eta Valentziako Diputatuak esan du 'Gürtel ustelkeria auzi erraldoian eta PPren ustezko finantzaketa irregularrean icebergaren tontorra' baino ez dela kasu hau.

Albisteak (1)