Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Loli Garcia: "Tubacexen etorkizuneko industria plana behar da, baita Jaurlaritzaren inplikazioa ere"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskadiko CCOOko idazkari nagusia Jaurlaritzari zuzendu zaio eta Tubacexen auzian "beste leku batera begiratzeari uzteko" eskatu dio.

Loli Garcia, Radio Vitoriako estudioetan. Argazkia: CCOO

Loli Garcia Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari nagusiaren iritzian, Tubacex enpresa arabarrak "etorkizuneko industria plan bat" behar du, eta horretarako, beharrezkoa da "Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa".

Garcia Radio Vitorian elkarrizketatu dute, Tubacexeko zuzendaritzak enplegu erregulazio espediente baten bidez kaleratutako beharginak lanera itzultzea onartu eta biharamunean. Hain justu, lan gatazka hori izan du hizpide sindikalistak.

Garciak pozez hartu du enpresaren erabakia eta EAEko Auzitegi Nagusiak espedientea baliogabe utzi zuela gogorarazi du. "Egoera koiuntural batean langileak kaleratzea ez da egokia. Badaude beste neurri batzuk. Tubacexeko injustizia konpontzen ari da", nabarmendu du.

Euskadiko CCOOko idazkari nagusiaren arabera, bi kontu dira gako lan gatazka konpontzeko: "Batetik, behargin guztiak lanera itzultzea, hau da, enplegua ez galtzea, eta bestetik, Eusko Jaurlaritza gehiago inplikatzea, etorkizuneko proiektu industrial bat egon dadin".