Itxi

Lan-istripua

Behargin bat hil da Urretxun izandako lan-istripu batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ezbeharra Mugitegi industrialdeko enpresa batean gertatu da. Orga jasotzaile batek azpian harrapatu du langilea.

Langile bat hil da orga jasotzaile batek azpian harrapatuta Urretxuko Mugitegi industrialdeko enpresa batean izandako istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 17:00ak inguruan gertatu. Larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ordurako gizona hilda zegoen.