Itxi

Argindarra

Argindarraren prezioa berriro garestituko da ostiral honetan: 117,14 euro megawatt orduko (MWh)

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Gauzak horrela, energia elektrikoaren prezioa joan den asteko zifretara itzuliko da, bost errekor erdietsi baitziren, azkena ostiralean (117,29 euro/MWh).

Bonbila bat. Artxiboko argazkia: Pixabay

Argindarraren batez besteko prezioa handizkako merkatuan (pool) 117,14 €/MWh izango da ostiral honetan, bezperan baino % 3,3 garestiago; beraz, laugarren igoera izango du jarraian eta bigarren marka historikoa hautsiko du.

Horrela, energia elektrikoaren prezioa joan den asteko mailara itzuliko da, bost errekor erdietsi baitziren, azkena ostiralean (117,29 euro/MWh).

Hala, ekoizleen eskaintza Red Electricak aurreikusitako eskariarekin alderatzen den ordutegiaren arabera, 104,07 €/MWh (17:00etatik 18:00etara) eta 126,14 €/MWh (21:00etatik 22:00etara) artean ordainduko da.

Europa osoari eragiten dioten prezio altuen atzean, arrazoi hauek daude: gasaren garestitzea (ziklo konbinatuek erabiltzen dute eta pool-aren prezioa ezartzen du ordu gehienetan), karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen garestitzea, ekonomiaren susperraldiagatik eskaria handitzea eta tenperatura altuak.

Argindarraren tarifa berriarekin batera, kontsumitzaileak ordukako prezio berezituak izatera pasatu dira, eta elektrizitate-eskaria aldaketak izaten hasi da, kontsumo-aldaketaren seinale.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)