Itxi

Argindarraren faktura

Espainiako Gobernuak ez du argindarraren prezioa mugatuko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Unidas Podemosek argindarraren prezioa legez mugatzea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak baztertu egin du aukera hori.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak iragarri du Espainiako Gobernuak argindarraren tarifan aldaketak egingo dituela, azken aldian gora egiten ari den prezioa egonkortzeko asmoz.

Aldi berean, baina, baztertu egin du argindarraren prezioa legez mugatzea, Unidas Podemosek proposatu bezala.  

Riberak adierazi du merkatu maioristan prezio maximoak edo minimoak ezartzea nazioarteko zuzenbidea urratzea izango litzatekeela.

"Gobernu honetan ez dugu inoiz hartuko nazioarteko zuzenbidearen aurkako neurririk, hori baita egin dezakegun gauzarik okerrena", azpimarratu du argindarraren prezioa mugatzeko aukerari ateak itxita.

Edonola ere, Riberak ziurtatu du Espainiako Gobernuak "borroka politikoa" egingo duela Bruselan, kontsumitzaileek ordaintzen duten argindarraren faktura merkatzeko bitartekoak jar daitezen.

Albisteak (2)

Bideoak (1)