Etxebizitza duina
Hainbat plataformek Azoraren alokairuen igoera "eskandalagarria" salatu dute Donostian
Agentziak | EITB Media
Kaleratzeak Stop, Inquilinos Azora eta Alokairu plataformek igoera "% 33tik gorakoa" dela azaldu dute, baita mugimendu "espekulatzailea" dela salatu ere.
Kaleratzeak Stop, Inquilinos Azora eta Alokairu plataformetako kideek Azora inbertsio-funtsaren alokairuen "igoera eskandalagarria" salatu dute gaur, Donostian.
Hiru elkarteetako ordezkariek prentsaurrekoa egin dute Bulebarrean. Elkarrekin Podemos-IUko Arantza Gonzalez eta Haizea Garaik, eta EH Bilduko Reyes Karrerek ekitaldia babestu dute, baita sindikatuetako eta beste hainbat elkarteko kideek ere.
Prentsa aurrekoan banatutako oharrean argitu dutenez, plataformek ez dute onartuko % 33tik gorako igoera "espekulatzailea".
¿¿¿ ELKARRETARATZEA-PRENTSAURREKOA
— Kaleratzeak STOP Desahucios Donostia (@STOPdonostia) August 31, 2021
¿¿ Larunbata, Irailak 4
¿11:30
¿Igentea 2, Inmobiliaria Vascongada-Azoraren aurrean@AzoraDe, @STOPdonostia eta @alokairu|k #Azora funts putrea proposatzen ari den alokairuen igoera eskandalagarria salatu eta aurka adierazteko
Komunikatua¿ pic.twitter.com/AZk6CZ2nIp
"2015eko ekainetik, Donostia kaleratzerik gabeko hiria da eta alkateak banketxeen eta inbertsio-funtsen arteko bitartekari lanak egin behar ditu, herritar zaurgarrienen kaleratzea ekiditeko", irakurri dute.
Azkenik, antolatzaileek gogorarazi dute etxebizitza eskubide bat dela, eta ez "putre-funtsen menpe dagoen negozioa".