Itxi

Bilera

Bañezek lan erreforma azalduko die sindikatuei eta patronalari

Erredakzioa

Sindikatuek dagoeneko lan erreformarekiko haserrea azaldu dute, eta Mariano Rajoyren Gobernuari zuzenketak egiteko eskatuko diote bileran. Enpresarientzat, aldiz, erreforma "aurrerapausoa" da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fatima Bañez Lan eta Gizarte Segurantza ministroa enpresarien eta sindikatuen ordezkariekin bildu da joan den ostiralean Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren xehetasunak azaltzeko.

Bañez 11:00etan bildu da Ignacio Fernandez Toxo CC.OO.ko idazkari nagusiarekin, Candido Mendez UGTkoarekin, Juan Rosell CEOEko presidentearekin eta Jesus Terciado Cepymeko presidentearekin.

Arratsaldeko 17:00etan, berriz, ministroa langile autonomoen erakundeetako ordezkariekin bilduko da, lan erreformak sektore horri eragiten dien neurri batzuk ere jaso baititu, horien artean, enpresaburu berrien babeserako lan kontratu mugagabea.

Lan erreforma Errege Lege Dekretu bitartez onartua izan zen, baina lege proiektu gisa bideratuko da. Besteak beste, bidegabeko kaleratzeengatik jaso beharreko kalte-ordaina urteko 33 egunera murriztu dute, eta bidezko kaleratzeena, berriz, 20 egunera.

Sindikatuak ez daude ados erreformarekin eta Gobernuaren idatzia "CEOEren idazlumarekin" egina dagoela ziurtatu dute. Aldaketak ez daudela justifikatuta iritzi diote eta lan eskubideen suntsiketa dela adierazi dute.


Albisteak (4)

Bideoak (1)