Itxi

Lan-gatazka

Petronorreko lan-erregulazioa ez dagoela "justifikatuta" ebatzi du epaitegiak

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrela, enpresak etenda jarraitzen zuten kontratu guztiei ekin beharko die berriro, eta jaso ez dituzten soldatak ordaindu beharko ditu. Petronorrek aurreratu du helegitea jarriko duela.

Petronorren planta Muskizen. Irudia: EFE

Petronorrek ezarritako aldi baterako lan-erregulazioko espedientea "justifikaziorik gabea" dela adierazi du Bilboko 8. epaitegiak, Comisiones Obreras sindikatuak iragarri duenez.

Maiatzean, enpresak aldi baterako lan-erregulazioa ezarri zuen 364 langilerentzako. Sindikatuek atzera bota zuten, eta orain, CCOOk dioenez, justiziak arrazoia eman die.

Horrela, enpresak etenda jarraitzen zuten kontratu guztiei ekin beharko die berriro, eta jaso ez dituzten soldatak ordaindu beharko ditu.

CCOOk langileak zoriondu ditu: "Ausart, erabakitasunez eta batuta, kaleetan eta epaitegietan zentzugabeko neurri horren aurka aurre egiten eta borrokatzen jakin dute".

Orain, enpresak epaia onartzea eta horrelako neurri traumatikoak erabiltzeari uztea espero du sindikatuak.

Petronorrek helegitea

Bestalde, Petronorrek iragarri du helegitea jarriko duela epaiaren aurka.

Prentsa ohar batean, enpresak adierazi du epaitegiak errefusatu egin duela espedientea baliogabe uztea, baina ebatzi duela kausa objetiboak ez daudela egiaztatuta.

Horregatik, Petronorrek aurreratu du helegitea jarriko duela kausa objetibo horiek justifikatzeko.

Albisteak (2)