Itxi

M-29

Enpresaburuak: 'M-29ko greba erabat kaltegarria da'

Erredakzioa

EAEko Enpresaburuen Bilgunearen ustez, martxoaren 29ko greba orokorra "erabat kaltegarria" da euskal ekonomiarentzat.

EAEko Enpresaburuen Bilguneak “EAEko ekonomiarentzat erabat kaltegarritzat" jo du sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako lan-erreformaren aurka deitutako greba orokorra.

EAEko Enpresaburuen Bilguneko bozeramaile batek gogoeta hori helarazi du, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek lan-erreformaren aurkako eta negoziazio kolektiboaren aldeko greba orokorra deituko dutela iragarri ostean.

Enpresaburuen Bilguneak deialdi horren aurrean adierazi duenez, "erabat kaltegarria izateaz gain, hobetzeko beharrezkoa den elkarrizketari irrazionalki ezetz esatea dakar"; izan ere, EAEko ekonomiak "inoizko atzeraldirik txarrenari" aurre egin behar dio herritar guztien "ahalegin eta nekearekin".