Landabengo lantegia
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du urriaren 18an eta 22an
Agentziak | EiTB Media
"Erdieroaleen horniduran ezegonkortasun egoeraren" ondorio dela azaldu du zuzendaritzak. Urriaren 22an bakarrik lan egingo dute txapa-lantegiak eta prentsa tailerreko makina bakarrak goizeko txandan.
Nafarroako Volkswagenek langileei ohar batean azaldu dienez, urriaren 18an eta 22an ekoizpena etengo dute, "erdieroaleen horniduran ezegonkortasun egoeraren" ondorioz.
Datorren asteartean, asteazkenean eta ostegunean, aldiz, normaltasunez lan egingo dute Landabengo lantegian.
Urriaren 22an, ostera, bakarrik lan egingo dute txapa-lantegiak eta prentsa tailerreko makina bakarrak goizeko txandan.