Itxi

Elektrizitatea

Zeintzuk dira herritarrek argindarraren ordainagirian pagatzen dituzten zergak?

EiTB Media

Leer en Castellano

Hiru zerga mota aplikatzen dira egun.

Faktura elektrikoa. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Faktore ugari dira argindarraren edo elektrizitatearen ordainagirian herritarrek pagatzen dutena baldintzatzen dutenak: kontratatutako potentzia, kontsumitutako kilowatten kopurua, merkatua bera bere osagai espekulatiboekin eta zergak.

Zergei dagokienez, hauek dira egun aplikatzen diren neurri fiskalak:

-Herritarrek % 5 ordaintzen dute argindarraren zergengatik. Potentziari eta kontsumoari aplikatzen zaizkio.

-Ekoizpen elektrikoari bigarren zerga bat aplikatzen zaio % 7koa. Konpainiek bere gain hartzen dute zerga, baina praktikan kostua kontsumitzaileek ordaintzen dute tarifan.

-% 21eko BEZa, aldi baterako murrizten dutenean salbu.