Itxi

EAE-ko aurrekontuak

Eusko Jaurlaritzak laneko arriskuei buruzko behatokia eta katedra bultzatuko ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Enplegu Sailak 936 milioiko aurrekontua izango du datorren urtean eta Idoia Mendiak ekimen nagusiak azaldu ditu.  

Idoia Mendia lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburua. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak Laneko Arriskuen Prebentziorako Behatokia sortuko du, eta lan medikuntzari buruzko katedra bat bultzatuko du, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean.

Enplegu Sailak 936.227.285 euroko aurrekontua izango du datorren urtean, eta zenbateko horri Europar Batasunetik jasoko dituen 48.590.000 euro gehituko zaizkio.

Aurtengoarekin alderatuz gero, datorren urteko aurrekontua % 0,8 txikiagoa izango da. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, murrizketa hori "ulertzekoa da", egoera ekonomikoak hobera egin duenez, 2022an diru gutxiago erabiliko dutelako diru-sarrerak bermatzeko laguntzetan (35 milioi euro gutxiago) eta aldi baterako lan-erregulazioengatik eman beharreko laguntzetan (4,3 milioi euro gutxiago).   

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundera (Osalan) 17,2 milioi euro bideratuko dituzte, eta, beraz, aurrekontu hori % 10,4 haziko da aurtengo partidarekin alderatuta.  

"Igoerarik handienetakoa hor egin dugu, laneko segurtasuna eta osasuna guretzat lehentasuna direlako", azpimarratu du Mendiak.

 

 

               

Albisteak (3)