Itxi

Abiadura Handiko Trena

Urtaran: "AHTaren lurpeko sarbidearen lanak amaitu bitartean soilik onartuko dugu aldi baterako geltokia"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lurpeko sarbidea eraiki bitartean AHTaren behin-behineko geralekua egungo tren-geltokian jartzea proposatu du Garraio Ministerioak.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Artxiboko argazkia: EITB Media

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azpimarratu du Espainiako Gobernuak berretsi egin duela Abiadura Handiko Trena (AHT) Gasteizen lurpetik sartzeko egitasmoa, eta pozarren agertu da horregatik, baina "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko eskatu du.

Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Raquel Sanchez Espainiako Garraio ministroa goizean bildu dira, eta lurpeko sarbidea egin bitartean AHTaren behin-behineko geralekua egungo tren-geltokian jartzeko aukera aztertuko dutela iragarri dute.

Urtaranek esan du aukera hori onartuko dutela, aldi baterako bada. "Lurpeko geralekuaren obrak amaitu bitartean soilik onartuko dugu azalean behin-behineko geraleku bat egitea", nabarmendu du.

Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak adierazi du ez duela inolako zalantzarik AHTa lurpetik iritsiko dela Gasteizera. Urtaranek esandakoaren ildotik, Garraio ministroak konpromiso horri eusten diola azpimarratu du.

 

Albisteak (3)