Itxi

BIZKAIA

Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten hiru konpainiak 50 langile finko egin beharko dituzte

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta 50 pertsona horiek egiturazko langileak direla ebatzi du.

Bizkaibus konpainiako autobus baten barrualdea. Artxiboko argazkia: @Bizkaibus

Ezkerraldean Bizkaibusen zerbitzua eskaintzen duten bost konpainietako hiruk 50 langile finko egin beharko dituzte, Lan Ikuskaritzak behartuta. Izan ere, Lan Ikuskaritzak ebatzi du 50 pertsona horiek egiturazko lanpostuak betetzen ari zirela eta horregatik egiturazko langile izan behar direla.

Ezkerraldea Meatzaldea Bus, Avanza Taldea eta Acha Mugikortasun Taldea enpresetako langileak dira. 

ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzak arrazoia eman dio. Sindikatuak jarritako salaketaren arabera, bost konpainietako hiruk behin-behineko kontratuak egiten dituzte egiturazko lanpostuak betetzeko.

Sindikatuak salatu duenez, kontratazioetan gisa horretako "iruzurrak" egitea oso ohikoa da eta enpresa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dute, "ez baitu ezer egiten praktika horiek zuzentzeko".

Ildo horretan, ELAk nabarmendu du azken urtean hainbat bilera egin dituela Foru Aldundiarekin eta Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoekin kontratazio sistema hori salatzeko.