Itxi

MUSKIZ

Petronorrek Muskizko findegia geldiarazi du, Iberdrolaren mozketa elektriko baten ondorioz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

13:00ak aldera, Repsolen filialak jakinarazi du unitateen funtzionamendua berrezartzen ari dela. Geldialdia 05:00ak aldera izan da.

Petronorren findegia, Muskizen, artxiboko irudi batean.

Muskizko Petronor lantegiak jakinarazi duenez, Iberdrolak eskainitako argindar-horniduraren etenaldi batek eragin due goizaldean findegia geldiaraztea.

Etenaldia 05:00ak aldera gertatu da, eta orduz geroztik "argindar-hornidura berrezartzeko eta egoera normaltzeko urratsak egiten" ari direla azaldu du konpainiak. Segurtasun neurri horien ondorioz, zuzi-gar handiak ikusi dira bertan.

13:00ak aldera, unitateen funtzionamendua berrezartzen ari zela jakinarazi du ohar batean lantegiak, etenaldi horrek unitateetan zer nolako eragina izan duen egiaztatzeko. Prozesu horrek zenbait egun iraun ditzakela erantsi du.

Petronorrek goizean azaldu duenez, "etenaldi horien berri eman zaie Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiaki, Ertzaintzari eta Abanto, Muskiz eta Zierbenako udalei".

Albisteak (3)