Itxi

Pieza falta

Gasteizko Mercedes-Benz, martxan abenduaren 18tik geldirik egon ostean

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Lantegiak hiru txandatan ekin dio berriro ere ekoizpenari. Aste honetan, gaur (hilak 3), bihar (hilak 4), etzi (hilak 5) eta ostiralean (hilak 7) ariko dira lanean. Datorren asteko plangintzaren berri asteazkenean emango du zuzendaritzak.

EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Gasteizko Mercedes-Benz lantegia martxan da berriro, abenduaren 17an produkzio-katea geratu zutenetik. Ibilgailuak ekoizten jarraitzeko beharrezko dituzten piezak jaso arte gelditu zuten lantegia. 

Sindikatuek jakitera eman dutenez, gaur goizean ekin diote berriro lanari. Aste honetan, egunero egingo dute lan, Errege Egunean eta asteburuan salbu, eta zuzendaritzak asteazkenean emango omen du datorren asteko plangintzaren berri. 

Erdieroaleen horniduraren ziurgabetasunak hainbat geldialdi eragin ditu azken hilabeteetan EAEko enpresa handiena den horretan, 5.000 langile ingururi ematen baitie enplegu zuzena.

Hain zuzen ere, material horniduraren murrizketa "esanguratsua" izan ondoren hartu zuen bertako zuzendaritzak abenduaren 18an ekoizpena gelditzeko erabakia.

Enpresak orduan adierazi zuenez, abenduaren 18tik urtarrilaren 3ra arteko geldialdia aldi baterako erregulazio bidez bideratu dute, eta lantegiko zuzeneko, zeharkako eta koligatu gabeko langile guztiei eragin die.

Albisteak (1)