Itxi

Araba

Jaurlaritzak ez ditu Arabarako aurreikusitako zentral hidroelektrikoaren bi proiektu handiak babestu

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Exekutiboa ez dago ados Atalaya Generacion Zaragozako enpresak bultzatuta, Araban zentral hidroelektriko itzulgarriaren bi proiektu handi jartzeko ekimenarekin.

Central hidroeléctica en Antoñana

Zaragozan egoitza duen Atalaya Generacion enpresak sustatu ditu ponpaketarako bi zentral horiek, bai eskaria asetzeko, baita energia biltegiratzeko ere. Gasteiz eta Subijana-Morillas izeneko bi proiektuek orduko 25 gigawatteko biltegiratze-potentzia gehituko lukete, Espainiako Estatuan edukiera handiena duen eraikina bihurtuz.

Bi ur-putzu eraiki nahi dira. Egunez elektrizitatea sortuko litzateke ura turbina batetik kanporatuz, eta gauez, argia merkeagoa denean, berriz, goiko baltsara ponpatuko luke, errentagarritasuna lortuz.

Eraikinaren tamaina dela medio, baimenak Espainiako Gobernuari dagozkio. Jaurlaritzak, baina, dituen ezaugarriak medio, ez du proiektua babestu, EITBko iturriek jakinarazi dutenez.