Landaben
Volkswagen Navarrak datorren asteko asteartean eta asteazkenean soilik lan egingo du
Agentziak | EiTB Media
Gainera, "ziurgabetasun egoeraren aurrean", enpresako zuzendaritzak "aldi baterako lan erregulazioko espediente berri baten negoziazioari heltzea eskatu dio alde sozialari".
Volkswagen Navarrako zuzendaritzak jakitera eman duenez, Landabengo lantegiak datorren asteko asteartean eta asteazkenean soilik lan egingo du. Bestalde, langileen ordezkaritzari aldi baterako lan erregulazioko espediente berri baten negoziazioari heltzea eskatu dio.
Volkswagen Navarrak agiri batean jakitera eman duenez, "ziurgabetasun egoeraren aurrean", enpresako zuzendaritzak "alde sozialari aldi baterako lan erregulazioko espediente berri baten negoziazioari heltzea eskatu dio".
Gainera, datorren astean ekoizpena asteartean eta asteazkenean bakarrik izango dela aurreratu du oharrean, "erdieroaleen hornidura arazoengatik".