Itxi

Enpresak

130 milioi euroko kontratua sinatu du CAFek Zeelanda Berrian 23 tren unitate elektriko berri egiteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Auckland Transportentzat egingo duen proiektu berri bat da. 2011n, 57 tren unitateren horniketa eta 12 urteko mantenua esleitu zion enpresa horrek CAFi.

130 milioi euroko kontratua sinatu du CAFek Zeelanda Berrian 23 tren unitate elektriko berri egiteko

CAFek kontratu berri bat sinatu du Auckland hirian (Zeelanda Berria) 23 tren unitate elektriko egiteko. Hain zuzen ere, 130 milioi euroko kontratua da aipatutakoa, eta horren bidez 2025era arte ibilgailu horien mantenurako konpromisoa ere hartu du. Gainera, zabalik du beste bost tren unitate gehiago egiteko aukera.

Enpresak berak zehaztu duenez, Auckland Transportek esleitu dio, hain zuzen ere, proiektua. 2011n, 57 tren unitateren horniketa eta 12 urteko mantenua esleitu zizkion. Geroago, 2017an, beste 15 unitate eskatu zizkion. Guztira, beraz, CAFek egindako 72 tren ari dira Aucklanden zerbitzua ematen.

Esan bezala, bezero horrek aurretik eskatutako 72 trenen oso antzekoak dira 23 unitate berriak. Bakoitzak hiru auto ditu, eta 380 bidaiarirentzako edukiera dauka.

Beasainen egoitza duen enpresak nabarmendu du, kontratu horri esker, Zeelanda Berrian indartu egin dela CAFen irudia, Auckland Transportentzako proiektuei eta Australian azken urteetan egindako hainbat lani esker. 2010ean filiala ireki zuen CAFek Australian.

Albisteak (1)