Itxi

Erregaien prezioen igoera

Aste Santu honetan autoz bidaiatzea % 9 garestitu da aurten

Erredakzioa

2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea 6,2 euro garestiagoa da. Gasolioaren prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hau da, 1,5 euro gehiago.

Aste Santu honetan autoz bidaiatzea garestiagoa aterako zaigu petrolioaren prezioaren igoerak lagunduta. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea batez beste 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago.

Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariak argitaratutako azken datuen arabera, Espainian gasolinaren litro bakoitzeko 1,478 euro ordaindu behar dugu (2011ko apirilean, berriz, 1,354 euro litro bakoitzeko). 2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Azken egunotan, berriz, gasolioa merketu egin da.

Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da eta gasolioarenak, ordea, % 0,22 egin du gora.

Aste Santu honetan autoz bidaiatzea garestiagoa aterako zaigu petrolioaren prezioaren igoerak lagunduta. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea batez beste 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago. Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariak argitaratutako azken datuen arabera, Espainian gasolinaren litro bakoitzeko 1,478 euro ordaindu behar dugu (2011ko apirilean, berriz, 1,354 euro litro bakoitzeko). 2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Azken egunotan, berriz, gasolioa merketu egin da. Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da eta gasolioarenak, ordea, % 0,22 egin du gora.

Albisteak (2)