Zergak
Gipuzkoa eta Bizkaia Gobernuaren 'zerga amnistiaren' aurka
Erredakzioa
Gobernuak onartu duen neurriari kritika egin diote Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Arabako Ogasuna, oraindik, ez da gai honen inguruan mintzatu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gipuzkoako Aldundiak errefusatu egin du Espainiako Gobernuak onartu berri duen 'zerga amnistia', izan ere, "iruzurraren kontra borroka egiteko, herritarrek jakin behar dute Ogasunak tratu bera ematen diela pertsona guztiei".
Helena Franco Ogasun diputatuak neurri hori izan du hizpide Donostian emandako prentsaurreko batean.
Gipuzkoako Aldundiak ez duela neurri hori babesten azpimarratu du. Hala ere, ez du argitu Gipuzkoak amnistia fiskal hori beteko duen ala ez.
"Zerga iruzurraren kontrako borrokak gure lehentasunetako bat izaten jarraitzen du", gaineratu du Francok.
Bestetik, Bizkaiko Aldundiak iragarri du ez duela zerga amnistia ezarriko, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak azaldu dutenez.
Neurria "onartezina eta politikoki defendaezina" dela esan du Bilbaok. "Iruzur egiten dutenak saritu nahi badituzte, ez dezatela gurekin kontatu".
Arabako Ogasuna, oraindik, ez da gai honen inguruan mintzatu.