Itxi

Dokumentazioa

Zer da 'zerga amnistia'?

Erredakzioa

Paradisu fiskaletan dirutzak dituztenek Espainian deklaratu ahal izango dute dirua % 10eko zerga bakarrik ordainduta. Gainerako herritarrentzat, PFEZ zergaren tipo minimoa % 24koa da.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Argazkia: EITB

Espainiako Gobernuak neurri bat onartu berri du dirua biltzeko: 'zerga amnistia'. Baina, zer da 'zerga amnistia' eta zergatik eragin du horrenbesteko polemika?

Paradisu fiskaletan dirutzak dituzten gizon-emakumeak dira 'zerga amnistia'ri etekin handiena aterako diotenak. Rajoyk onartu berri duen neurriari esker, paradisu fiskaletan duten diru hori Espainian deklaratu ahal izango dute % 10eko zerga soilik ordainduta. Gainera, iruzurgilearen anonimotasuna bermatuko du Gobernuak.

Neurri horri esker, Cristobal Montoro Ogasun ministroak ezkutuko ekonomiaren % 10 azaleratzea espero du, 2.500 milioi euro inguru.

Baina, zergatik eragin du polemika? Kontua da zergadunek ezkutuan dirutza duten horien bikoitza ordaintzen dutela zerga bidez. PFEZen gutxieneko tipoa % 24koa da eta elkarteen gaineko zerga % 20 eta % 24 ingurukoa da.

Rajoyren Gobernuak onartu duen 'zerga amnistia' hirugarrena da Francoren garaitik. Lehenengoa Miguel Boyerrena (PSOE) izan zen, 1984an, eta bigarrena Carlos Solchagarena (PSOE), 1991n.

Albisteak (2)