Itxi

Lan erreforma

Edmundo Bal: "Xantaia nazionalistaren aurrean amore ez emateko eskatu diogu Gobernuari"

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuak segurutzat ematen du Kongresuak lan erreformaren dekretua onartuko duela datorren osteguneko bozketan. Izan ere, Ciudadanosen eta alderdi txikiagoen aldeko botoak bermatuta ditu jada.

Ciudadanos alderdiaren Kongresuko eledun Edmundo Bal. Artxiboko argazkia

Ciudadanos alderdiaren Kongresuko eledun Edmundo Bal Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute asteazken honetan lan erreformari buruz jarduteko. Balek argi utzi du lan erreformaren dekretua babestuko dutela, "betiere Espainiako Gobernuak xantaia nazionalistaren aurrean amore ematen ez badu".

"Gure adierazpenetan oso argiak izan gara. Hasieratik esan dugu hau ez dela guk nahi dugun lan erreforma, baina hondamendi bihurtu baino lehen, alde ageratzea erabaki dugu", esan du.

Puntu guztietan ados ez dauden arren, Balek uste du "lan prekarietatearekin bukatzeko urrats bat gehiago dela, batez ere, gazteen kasuan".

Ciudadanosen babesa kontu "puntual" bat den galdetuta, nabarmendu du bere alderdiak ez duela inolaz ere estrategia aldatu. Horregatik, konbentzituta azaldu da hartutako erabakiarekin, "beste alderdi batzuek osteguneko saioan egiten dutena gorabehera".

Edozein modutan, alderdi laranjak Kongresuan duen bozeramaileak kritikatu egin du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak erakutsitako jarrera, bere alderdia sabotatzen ari dela iritzita. "Atzo esan zuen zenbait alderdi eta sindikaturekin akordioa lortu duela, Ciudadanosi aipamen erdirik egin gabe", zehaztu du.

Espainiako Gobernuak segurutzat ematen du Kongresuak lan erreformaren dekretua onartuko duela datorren osteguneko bozketan. Izan ere, Ciudadanosen eta alderdi txikiagoen aldeko botoak bermatuta ditu jada; Más País, Compromís, Nueva Canarias, Coalición Canaria, Teruel Existe eta PRC alderdiena, esaterako.

Albisteak (3)