Krisi ekonomikoa
NDF: 'Espainiako murrizketek ez dute hazkundea gelditu behar'
Erredakzioa
Hala ere, Christine Lagardek aurrerapauso gehiago eskatu dio Espainiari.
Espainiak egindako aurrerapenak "gorestekoak" dira, baina aurrerapauso gehiago eman behar ditu "hazkundea ez gelditzeko", esan du Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzailea.
"Espainiak aurrerapausoak egin ditu, egiten ari da eta egin behar ditu", esan die Lagardek kazetariei, Washingtonen.
Lagarderen hitzetan, Espainiak arazo "propioak" ditu, higiezinen burbuilaren ondorioz, eta finantza inguruaren ahultasuna dela eta.
Halaber, Lagardek euroguneko herriekin eta Europako batzordearekin "harreman estua" izatearen garrantzia azpimarratu du krisiari aurre egiteko.
Espainiak egindako aurrerapenak "gorestekoak" dira, baina aurrerapauso gehiago eman behar ditu "hazkundea ez gelditzeko", esan du Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari kudeatzailea. "Espainiak aurrerapausoak egin ditu, egiten ari da eta egin behar ditu", esan die Lagardek kazetariei, Washingtonen.Lagarderen hitzetan, Espainiak arazo "propioak" ditu, higiezinen burbuilaren ondorioz, eta finantza inguruaren ahultasuna dela eta.Halaber, Lagardek euroguneko herriekin eta Europako batzordearekin "harreman estua" izatearen garrantzia azpimarratu du krisiari aurre egiteko.