Itxi

Repsol

Argentinako Gobernuak YPFren kontrola lortu nahi du

Erredakzioa

Espainiako Gobernuak Argentinari ohartarazi dionez, enpresa espainiarren aurkako "etsaitasun jokaerek" herriaren aurkako erasotzat joko dituzte, eta "ondorioak" izango dituzte.

Argentinako eta YPF petrolio-ustiategiako banderak. Efe.

Argentinako Gobernua lege proiektu bat prestatzen ari da Kongresura bidaltzeko YPF petrolio-ustiategiaren kontrola lortzeko, Argentinako Clarin egunkariaren arabera.

Egunkari horren arabera, Argentinako Gobernuak "onura publikoagatik desjabetzeko" asmoa dauka.

Efe albiste agentziaren arabera, Argentinako Kongresuak ez du YPFren harira lege proiekturik jaso; hala ere, petrolio-sektoreko iturrien arabera, baliteke ekimena datozen orduetan Parlamentura heltzea.

Bestalde, Espainiako Gobernuak Argentinari ohartarazi dionez, enpresa espainiarren aurkako "etsaitasun jokaerek" herriaren aurkako erasotzat joko dituzte, eta "ondorioak" izango dituzte.