CAF
CAFek 200 milioi euroko kontratua sinatu du Saudi Arabian
EITB Media
Zerbitzuen kontratuak, besteak beste, bost urtez trenak mantentzeko lanak egitea jasotzen du.
CAF taldeak 200 milioi euroko kontratu bat sinatu du Saudi Arabia Railways (SAR) tren operadorearekin. Azken urteotan, CAF enpresak unitateak hornitzeko eta mantentzeko kontratuak adostu ditu Saudi Arabiarekin.
Zerbitzuen kontratu berriak datozen bost urteetan CAFek hornitutako trenak mantentzeko lanak jasotzen ditu. Halaber, ingeniaritza sail bat sortuko dute, SAR enpresako langileak trebatu eta trenak berregokitzeko instalazioak moldatzeko. Zerbitzua digitalizatzeko zentro bat ere sortuko dute, sistema eta tresna digitalak garatzeko. CAFek eta SARek urteak daramatzate arlo horretan lanean.
CAFen trenek zerbitzua ematen duten tren sareak 1.700 kilometroko luzera du, eta Riad hiriburua beste hiri eta zonalde garrantzitsu batzuekin lotzen ditu.