Itxi

GUTXIENEKO DIRU-SARRERA

Gutxieneko diru-sarreraren eskualdatzea sinatuko dute Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak

EITB Media

Leer en Castellano

Transferentzien Batzorde Mistoa goizean egingo da, Madrilen. Bi gobernuek otsailaren 23an lortu zuten akordioa. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.

Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera baten osteko prentsaurrekoa. Artxiboko argazkia: EFE

Transferentzien Batzorde Mistoa asteazken honetan bilduko da, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren transferentzia Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko akordioa sinatzeko. Bilera goizean egingo da, Madrilen, eta hitzarmena onartzeko eta akordioa sinatzeko balioko du.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak otsailaren 23an lortu zuten bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren inguruko akordioa, eta eskualdatzea erabat ofizial bihurtuko da Transferentzien Batzorde Mistoaren bileran. Akordio horren arabera, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du prestazio horren transferentzia osoa, denbora mugarik gabe.

Transferentziaren ondorioz, Eusko Jaurlaritza arduratuko da gutxieneko diru-sarrera izapidetzeaz, aitortzeaz eta ordaintzeaz, eta, ondorioz, amaiera emango zaio orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan prestazio horren kudeaketa arautzen zuen kudeaketa-gomendioari.

Albisteak (1)