Ukrainako gerra
Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.
Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaisteko konpromisoa hartu du Espainiako Gobernuak. Egun horretan errege-dekretu bat onartuko dute Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoei erantzun bat emate aldera.
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.
"Gure asmoa da erabakia Europar Batasuneko kideekin adostea, baina hori lortu ezean, Gobernutik neurriak hartuko ditugu. Formula ezberdinak ari gara aztertzen: Estatuak laguntzak ematea, laguntza fiskalak bideratzea edo energiarentzat prezio bakar bat ezartzea", azaldu du.