Itxi

Industria

ArcelorMittal Sestaok hilaren 23an ekingo dio berriro ekoizpenari

EFE | Eitb Media

Leer en Castellano

Bizkaiko lantegia geldirik dago martxoaren 9tik energia kostu altuak tarteko.

ArcelorMittal Sestao. Irudia: ELA sindikatua.

ArcelorMittal Sestao (ACB) lantegiko zuzendaritzak langile batzordeari jakinarazi dio hilaren 23an, datorren asteazkenean, ekingo diola berriro ekoizpenari. Geldirik dago han ekoizpena joan den martxoaren 9tik, energiaren kostu altuak medio. 

Sindikatuek EFEri jakinarazi dionez, Sestaoko lantegiak hurrengo ekoizpen zikloarekin ekingo dio berriro ere lanari. 

Pasa den abenduaren 7an hasi eta joan den martxoaren 3ra bitartean geldirik egin zen ekoizpena Sestaoko lantegian; baina, handik egun gutxira, martxoaren 9an gelditu egin zen berriro.