Ukrainako gerra
Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko neurri sorta berri bat onartu du Jaurlaritzak
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Zehazki, bi erreskate-funts jarriko ditu martxan, bata soziala eta bestea ekonomikoa. Neurri berrien helburua ekonomia dinamizatu, enpleguari eutsi eta pertsona eta familia ahulenei laguntzea da, eta, horrela, Ukrainako gerraren ondorioei aurre egitea.
Pertsona ahulenentzat eta Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko gizarte-laguntzak finantzatzea onartu du astearte honetan Eusko Jaurlaritzak, baita lehen sektoreko enpresei eta autonomoei eta merkataritza-sektoreari laguntza ekonomikoa ematea ere. Horretarako, 158 milioi euro bideratu, eta bi erreskate funts sortu dituzte, bata ekonomikoa eta bestea soziala.
Era berean, enpresen likidezia bermatzeko eta enpleguari eusteko, 43 milioi euro erabiliko dira erasandako sektoreentzako kredituetan, Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuaren baitan.
Horiek dira ekonomia dinamizatzeko, enpleguari eusteko eta pertsona eta familia ahulenei laguntzeko, eta, horrela, Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko, Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartutako txoke-planean jasotako neurri nagusiak. Onartutako neurriok Eusko Jaurlaritzak krisiaren hasieran hartutako berehalako neurriei gehitu behar zaizkie.
Hala, bi erreskate-funts sortzea erabaki da: "erreskate sozialeko funtsa", 15 milioiko gizarte-laguntzak izango dituena pertsona ahulenentzat eta Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko, eta "erreskate ekonomikoa", 143 milioikoa, enpresei eta mikroETEei zuzendutako laguntza-programak zabaltzeko 63 milioi eurorekin.
Gizarte-laguntza horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
Gizarte-laguntza osagarriak euskal herritar kalteberentzat: 9,3 milioi euro
- Laguntza osagarriak gizarte larrialdi eta pobrezia energetiko egoeran daudenentzat: 3,7 milioi euro
- Laguntza osagarriak etxegabeak gizarteratzeko: 0,6 milioi euro
- Baliabide osagarriak familia-laguntzarik gabeko gazteak: 1,5 milioi euro
- Tokiko laguntza-sareak adineko kalteberentzat: 0,5 milioi euro
- "Azken sarea Indartzen" sarerako: 3,0 milioi euro
Gizarte-laguntzak ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko: 5, 8 milioi euro
- Lehen harrerako programa: 1,5 milioi euro
- "Azken sarea indartzen Ukraina" SAREA: 3 milioi euro
- Loturak (Migratzaileak hartzeko tokiko sareak): 0,5 milioi euro
- Laguntza psikologikoko programa errefuxiatuentzat: 0,5 milioi euro
- Aukerak suspertzen eta hezkuntza-errefortzua Ukrainako gazteak: 0,3 milioi euro
Laguntza ekonomikoen artean, berriz, ondorengoak azpimarratu behar dira
Laguntza osagarriak enpresak eta autonomoei: 62,9 milioi euro
- Bilakatu programa zabaltzea: 27 milioi euro
- Enpresentzako laguntza-programa: 20 milioi euro
- Laguntzak gas-industria intentsiboa: 5 milioi euro
- Alokairuak atzeratzea parke teknologikoak eta poligonoak: 3,7 milioi euro
- Lege-aholkularitza: 0,2 milioi euro
- Laguntza-programa gizarte-ekonomiako enpresak: 5 milioi euro
- Laguntza-programa gizarte-ekintzailetzaren arloa: milioi bat euro
- Laguntza-programa energia-kontsumoko kooperatibak sustatzeko: milioi bat euro
Laguntza osagarriak lehen sektoreko enpresentzako: 60 milioi euro
- Zuzeneko laguntza-programa nekazaritza-eta abeltzaintza-sektorea: 16,0 milioi euro
- Zuzeneko laguntza-programa arrantza-sektorea: 14 milioi euro
- Handitu programa: 30 milioi euro
Laguntza osagarriak merkataritza-sektoreari: 20 milioi euro
- Kontsumoa sustatzeko programa: 5 milioi euro
- Zuzeneko laguntza-programa txikizkako merkataritza-sektorea: 15 milioi euro
Likidezia neurri osagarriei dagokionez berriz, ondorengo laguntzak onartu dira:
Likidezia-laguntzak Finantzen Euskal Institututik: 40 milioi euro
- Kreditu-lerroa finantzaketa, fakturak, aurrerapenak, eskariak eta salmentak: 10 milioi euro
- Likidezia-laguntzak gatazkak erasandako enpresentzat: 10 milioi euro
- Finantzaketa-lerroa nekazaritza-sektoreko lehengaien inportatzaileak: 10 milioi euro
- Kreditu-lerroak zirkulatzailea pentsua fabrikatzen duten enpresentzat
10,0
Dekretuak 2020 eta 2021 zirkulatzailea Eusko Jaurlaritzaren eta Elkargiren artean: 3 milioi euro
- Urte beteko gabealdia zabaltzea 2020 eta 2021 zirkulatzaile-lerroen operazioak (50/2020 eta 106/2021 Dekretuak): 3 milioi euro