Itxi

Murrizketen aurkako helegitea

Urquijok ohartarazi du helegiteak ez duela 'aurrera egingo'

Erredakzioa

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak "hauteskunde kanpainen tankerako jokaera izatea" egotzi dio Lopezi.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak ohartarazi du Patxi Lopez lehendakariak murrizketen aurka iragarritako konstituziokontrakotasun helegiteak ez duela "aurrera egingo".

Halaber, "hauteskunde kanpainen tankerako jokaera izatea" egotzi dio Lopezi.

Eusko Legebiltzarrean egindako saioan, lehendakariak iragarri du Auzitegi Konstituzionalera joko dutela Espainiako Gobernuak Hezkuntzaren eta Osasunaren arloetan egindako murrizketen aurka, "arriskutsuak" direla eta autogobernua "urratzen" dutela argudiatuta.

Espainiako Gobernuaren ordezkariaren hitzetan, "Euskadi ez da uhartea Espainiako ekonomiaren barruan, eta Rajoyren Gobernuak onartutako neurriek ekonomia hazteko baldintzak sortzea dute helburu". Gainera, "oposizio lanak Rubalcabaren esku uzteko" eskatu dio.

Urquijoren ustez, lehendakariak gauzatu egin behar ditu PPren Gobernuak sustatutako erreformak, oinarrizko zerbitzu publikoak "bermatzeko". "Ez da demagogiaren garaia, baizik eta konponbideena", esan du.

Albisteak (1)