Itxi

ELEKTRIZITATEA

Espainiak eta Portugalek akordioa lortu dute Bruselarekin gasaren prezioari muga jartzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gasaren erreferentziazko prezioa megawatt orduko 40 euro ingurukoa izango da, eta batez besteko prezioa 50 eurokoa, akordioa indarrean dagoen 12 hilabeteetan.

Eletrizitate dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE.

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak eta Jose Duarte Cordeiro Portugalgo Ingurumen eta Ekintza Klimatikoko ministroak akordio bat iragarri dute astearte honetan Europako Batzordearekin, gasaren prezioari muga jartzeko elektrizitatearen handizkako merkatuan.

"Akordio politikoa lortu dugu Europako Batzordearekin", adierazi du Riberak prentsaurrekoan, bileraren ostean, eta datozen egunetan "Batzordearen babesa izateko" prozedura osatuko dela esan du, "berehala ezartzeko". 

Europako Batzordearekin lortutako akordioan oinarrituta, gasaren erreferentziazko prezioa megawatt orduko 40 euro ingurukoa izango da, eta batez besteko prezioa 50 eurokoa izango da akordioa indarrean dagoen 12 hilabeteetan.

Ribera Margrethe Vestager Europako Lehia komisarioarekin bildu da Bruselan, argindarra sortzeko gas naturalaren gehieneko prezioa megawatt orduko (MWh) 30 eurora mugatzeko Espainiak eta Portugalek aurkeztutako proposamenari heltzeko, argindarraren faktura merkatze aldera.

Albisteak (1)