Itxi

Hipotekak

Euriborra balio positiboan kokatu da apirilean, 2016ko urtarriletik aurrenekoz

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Europako Banku Zentralak interes-tasak igotzeko asmoa azaldu ondoren izan da igoera, Ukrainako gerrak eta inflazioak baldintzatutako testuinguruan.

Euriborra, hipoteka gehienen erreferentzia indizea, % 0,013ra igo da apirilean.

Euriborra, hipoteka gehienen erreferentzia indizea, % 0,013ra igo da apirilean. Horrela, 2016ko urtarriletik lehen aldiz balio positiboan kokatu da.

Ostiral honetan, hileko azken egun balioduna, adierazlea % 0,166an kokatu da, apirileko batez bestekoa % 0,013an utziz, martxoko % -0,237aren eta duela urtebeteko % -0,483aren oso gainetik. Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak igotzeko asmoa azaldu ondoren izan da igoera, Ukrainako gerrak eta inflazioak baldintzatutako testuinguruan.

Euriborrak balio positiboa erregistratu zuen apirilaren 12an, 2016ko otsailean eremu negatiboan sartu zenetik lehen aldiz. Orduan Eurogunearen susperraldia bultzatzeko politika ultraexpantsiboa aplikatu zuen EBZk.

2021eko abendua % -0,502ko tasarekin itxi ondoren, adierazlea gora egiten hasi zen EBZk diskurtsoa aldatu bezain pronto, interes-tasak aurten igotzeko atea zabaldu baitzuen.