Itxi

BALANTZEA

Siemens Gamesak 780 milioi euroko galerak izan ditu sei hilabetean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aerosorgailuak ekoizten dituen konpainiak ekintzak iragarri ditu epe motzeko lehentasunei "premiaz" erantzuteko. Halaber, plan berri bat landu duela azaldu du bere "potentziala" garatzeko.

Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

Siemens Gamesak 780 milioi euroko galerak izan ditu bere lehen seihileko fiskalean (2021eko urriaren 1etik 2022ko martxoaren 31ra). Iazko epe berean 54 milioiko galerak izan zituen.

Konpainiak ostegun honetan jakinarazi duenez, energiaren eta lehengaien prezio handia eta arazo logistikoak izan dira zenbaki negatibo horien arrazoi nagusia.

Siemens Gamesak 4.006 milioi euroko salmentak izan ditu lehen seihileko fiskalean, iaz epe berean baino % 13 gutxiago.

Testuinguru horretan, aerosorgailuak ekoizten dituen konpainiak ekintzak iragarri ditu epe motzeko lehentasunei "premiaz" erantzuteko. Halaber, plan berri bat landu duela azaldu du bere "potentziala" garatzeko.